XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina, baina...

Zer duzu? Mathesius andereak.

Zerk kezkatzen zaitu?

- Ez direla inondik ere bizki astrologikoak!

- Nortzu baina? Mathesius anderearen galdera irribartsua.

Errege ingelesa eta jostuna?

- Ez!

Luisa Palfy eta Lotte Kô*rner!

Erregistro-liburuan egiaztatu berri dut.

Biak Linzen egun berean jaioak dira!

Hori ezin da kasualitatea izan!

- Agian ez da ez kasualitatea.

Neronek ere hainbat galdera egin izan diot neure buruari.

Jakinaren gainean zaude orduan? arnasa sakon hartuz Ulrikek.

- Bai ba!

Lotte txikia hona heldu bezain laster, bere datoak jaso eta Luisarenekin gonbaratu nituen.

Hortik zerbait garbi atera nezakeen ezta?

- Bai, bai.

Eta orain zer gertatuko da?

- Ezer ez.

- Ezer ez?

- Ez-er-ez.

Eta ahoa hertsirik gordetzeko gauza ez bazara, belarriak moztuko dizkizut, maitea!

- Baina...

- Ez dago bainarik!

Haurrek ez dute inongo susmorik.

Argazki bana atera berri dute etxera bidaltzeko.

Horrekin hari korapilatuak askatzen badira ongi!

Edozein modutan zuk eta nik bienbitartean halabeharrak sorturiko gauza bailitzan jokatu behar dugu.

Alabaina informazioa eskertzen dizut.

Eta orain bidal iezadazu sukaldaria mesedez.